Hona hemen datorren larunbat honetarako plan ederra: JAKIN ETA JOLAS pailazoen ikuskizuna ume guztiak aho bete hortz uzteko.
Eta jarraian ASKARI GOZOA bertaratutako guztientzat. Behin tripa-zorriak baretuta, eskulanekin jarraituko dugu KIRIKIÑO taldeak eskainia, nork bere 2016. urteko egutegia ekoizteko LANTEGIA prestatu digutelako.
Hona hemen, zehatzago, asteburu honetarako euskararen sorginaren plana:
EGUNA: otsailaren 13an (larunbat honetan)
NON: Gardea auzoko Gizarte Etxean
ORDUTEGIA: 17:30-19:30
NORENTZAT: 5 urte edo gehiagoko umeentzat
PREZIOA: doakoa
PROGRAMA: umeen artean euskararen erabilera sustatzeko SORGIN ZAPATUAK izeneko programan txertatutako saioa