Hona hemen Laudio udaleko Euskara Arloak otsailaren bigarren hamabostaldian antolatutako ekintzak.
= Otsailak 20, larunbata: Patinatze ikastaroa. 11:00etan. Aldai plaza. Ume eta gurasoentzat. Euskara familia giroan praktikatzeko eta bizitzeko Gurasolagun programaren barruko ekimena. Doakoa da baina ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea, baliabideak behar bezala antolatzeko (607673744 / aiaraldea@aek.eus).
= Otsailak 20, larunbata. Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saio aparta, hainbat pertsonaia irudikatzeko mozorroak prestatzeko. Jarraian, askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko udal Ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
= Otsailak 21, igandea. “Oxigenoa euskarari”.Txangoa Iruñeko Rokopolis eskalada-gunera. Irteera: 8:30ean Laudio Institututik; itzulera 16:00etan Iruñetik. Laudio Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza. Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.
= Otsailak 26, ostirala. Antzerkia.19:00etan. Euskaraz. Lanbide Heziketako Ikastetxeko antzokian (sarbidea Izoria kaletik). 3 euro.
= Otsailak 27, larunbata: Sorgin Zapatuak. MUNDUTIK KONTU KANTARI ipuin-saio musikatua. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, eskulanak, nork bere artzain-jokoa prestatzeko eta erabiltzeko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. ARETAko kultura etxean (“Errementeria” etxea). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
= Otsailak 28, igandea: Euskarazko zinema. “Asterix. Jainkoen egoitza” filma. 17:30ean. Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 2 euro.