Urtarrilaren 25 otsailaren 5a arte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetan sartzeko 2016/17 ikasturterako aurrematrikulazio epea irekiko du.
Horregatik Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, kanpaina bat abiatu du, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako Laudioko 305 umeei (aurreko urtean 321) zuzendua. Izena: "D bitamina: aberastu bere heziketa!" Bere bitartez umeek hazi ahala neurtzeko gailu bat eta D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldeko arrazoiak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dituzte.
D eredua da, aditu guztien esanetan, euskara / gaztelera elebitasun ofizialera iristeko hezkuntza-eredu egokiena.
Baina adituen iritzietatik at, badirudi errealitatea bera, bide horretatik doala, herritarrek D ereduaren alde egiten duten eskaera soziala geroz eta nabariagoa delako. Izatez, aurreko 2014/15 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko gurasoen gehiengoak (ia % 80) D ereduan matrikulatu zituen bere haurrak. Proportzio bertsuak ditugu gure herrian: Iaz estreinakoz matrikulatu ziren Laudioko bi urteko umeen artean, 10etik 7k D ereduan eman zuten izena