Joan den astelehenean (hilak 11) sarean jarri zuen Euskaltzaindiak HIZTEGI BATUAren azken bertsioa, urte batzuetako lanaren ondorioa eta aurreko edizioari (2013-03-07 eguneko mezu batez jakinarazi genizun) 1.353 hitz gehitu diona. Denetara, 44.325 forma (37.874 sarrera eta 6.451 azpisarrera) eskura, lexikoari dagokionez, euskararen erabilera zuzena egiteko.
Kontuan izan behar dugu HIZKUNTZA-ARAUA dela, hau da, hitzen erabilera on eta txarrak bereizten dituela. Atzotik, beraz, 44.325 dira euskara batuera osatzen duten hitzak. Zer esanik ez corpus linguistikoa (tokian tokiko hitzak, aldakiak, etc. barne, askoz gehiago dira).
Uneoro eskura izan behar dugunez, hemen duzu PDF formatuan. Eta... goza ezazu...