Euskara bekak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ibarra 2015ko aza. 9a, 16:51

Berebiziko ahalegina egiten du urtero-urtero Laudio Udalaren Euskara Arloak, dirua oztopo bat izan ez dadin euskara ikasteko orduan. Horri lotua, joan den azaroaren 3an onartu berri diren bekak ditugu, udan euskara ikastaroa egin zutenentzat.

Erabaki horretan jasota dauden datuei begira, zorioneko albistea da ikustea eskaera kopurua iazko 47tik aurtengo 65era igo dela, hau da, % 38ko igoera izan duela.

Arrakasta horretan, seguru asko, zerikusia izango du euskara bekekin udalean aplikatzen ari den politikak edo apustuak: guztiei matrikularen %50 itzultzea eta %100 lanean ez daudenei.

Poztekoa da ikustean nola gure euskaldun kopurua urtetik urtera gora doan. Hor ditugu datuok:

Ikasturte arrunterako, 175 beka eskaera onartu ziren 2013/2014 ikasturtean eta, aldiz, 210 beka 2014/2015ekorako. Eta udakoak gehitzen baditugu, iazko 222 beketatik aurtengo 275etara pasatu gara. Zorioneko albistea, esan bezala...

Hortik aurrera, erabiltzea besterik ez dago...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide