Gaur (hilak 15) arratsaldeko 19:00-21:00 bitartean, Zumalakarregin (Iluntze etaArrañope tabernen artean) izango gara, zurekin egoteko irrikaz.
ZERTARAKO?
Beherago dituzuen establezimenduetan EUSKARAZ EGINGO DUZUELA guri esateko. Horretarako hitza ematen diguzula, bestela esanda.
NOLA ADIERAZI PREST NAGOELA?
Gaur bertara hurbildu edo nahi duzun beste egun batean Euskara Arloan. Hitza emateko zure izena eman behar diguzu eta argazki bat egingo dizugu photocall horietako baten aurrean (geroago mosaiko bat egin nahi dugu guztion irudiez). Dagoeneko asko dira izena eman duten herritarrak baina zeu ere nahi zaitugu. Animatu, beraz. Gainera, oparitxo bat emango dizugu.
AIARABIKE bizikleta-denda, AURELIO motozikletak, HYUNDAI-ESKA MOTOR konponketa lantegia, MINGORRI laguntza teknikoak, GRAFIK SAREA koop. TRAM diseinu grafikoa, KARAM oinetako-denda, BITE & BYTE informatika-denda, EUSKO PC informatika zerbitzuak, MOTOR NERVIÓN konponketa lantegia, ETXAURRE higiezinen agentzia, TXINDOKI moldiztegia, FUENTES konponketa lantegia, MEKATXABIR metalezko mekanizatuak, ARRAÑOPE taberna, DRUMGORRI taberna, HUTS taberna, UGARRI taberna, GORBEA taberna, INDRISKA taberna, KESKA taberna, BAZTER taberna, MONAI jantzi-denda, UNAN jantzi-denda, TXIMELETA jantzi-denda, ARZA harategia, MARI PAZ urdaitegia, ENEAN ile-apaindegia, EL CORAL arrandegia, OLYMPUS kirol-denda, ANTZE ikastegia, EGOKI fisioterapia, FELIX PIKAZA eskulangintza, OREKA logopedia, HITZ logopedia, GARAIO altzariak, ELKARLAN aholkularitza eta aseguruak, KRESALA estetika, ZUHAITZA liburu-denda, EGUBEGI higiezinen agentzia eta SATYA yoga-eskola.