AIARA izenaren polisemiak hainbat arazo eta nahaste sortzen zuen gure eskualdea edo Kuadrilla izendatzeko orduan. Batez ere, Aiara udalerriko izenarekin nahasten zelako eta Aiara historikoan ere sekula egonak ez ziren herri batzuk (Artomana, Aloria, Delika, Tertanga, Artziniega hiribildua eta, batez ere, Laudio) izendatzeko erabili behar zelako.
Horregatik, gure eskualdeko baliabide toponimiko batez baliatuta AIARALDEA izena sortu zen, gabezia hori konpontzeko. Egun, oso hedaturik dago eta lortu duen arrakastari begiratzen badiogu, bistan da bere helburua lortu zuela.