Asteazkenean ALHAOn (martxoaren 11n, asteazkenean) argitaratu ziren Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskarazko errotuluak sustatzeko diru-laguntza deialdia eta laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak.
Aurreko urtean bezala, lagunduko diren errotulazio lanak identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak eta ibilgailuak izango dira. Laguntzaren onuradunak izateko, euskara hutsez egon beharko dira, hizkuntzaren aldetik zuzenak izango dira eta gehienez ere, errotulazio gastuaren %50a emango da, 350 euroko mugarekin elementu bakoitzeko.
Baina, argibide zabalagoa izateko, Udalaren Euskara Arlora.