Badirudi, eguraldia kaskartuko dela astebururako. Baina, esaera zaharrak dioenez, "Norberak egiten du bere zoriona edo zoritxarra", hau da, asteburu gogoangarria izatea gure esku dagoela.
Horretarako lagun, hona hemen euskararen sorginaren eskutik larunbat honetarako plana: UMEENTZAKO DANTZALDIA, DISKO-FESTA.
Jarraian, ohiturari jarraiki, ASKARI gozoa banatuko da bertaratutako guztientzat eta, bestetik, collagea-ak egiteko ESKULANAK izango dira bertan.
Ez aitzakiarik bilatu: badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula: larunbatean (martxoak 14), Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Ugarteko La Milagrosa ikastetxean. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.
Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira koordinazioaz.