Badirudi, azkenean, eguzkia nagusi izango dela asteburu honetan. Eta ez gaude ohituta laino eta euri artean bizi izan garelako azken hileotan.
Horregatik, primerako plana dakarkigu euskararen sorginak. Atera berri dugun eguzkitik gerizatzeko biserak egingo ditugu oraingoan, EBA goma baliatuta. Jarraian, ohiturari jarraiki, ASKARI gozoa banatuko da bertaratutako guztientzat.
Ez aitzakiarik bilatu: badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula: larunbatean (martxoak 7), Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.
Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira koordinazioaz.
Inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu kartela, sakatu honen gainean:
Eta urte osoko saioen egutegia eta bakoitzeko kartela eskuratu nahi baduzu, sakatu honen gainean: