Aste Santuari lotutako oporrak direla-eta, apirilaren 8, 9 eta 10a opor-egunak izango dira. Aitzitik, guraso gehienak lanean izango dira. Plan txarra umeentzat...
Horrela gauzak, hona hemen umeak hiru egun horiek modu paregabe, dibertigarri eta aberasgarrian igarotzeko eskaintza: BERTSO-BARNETEGI BAT, Espejo (Araba) herriko aterpetxe paregabean
Norentzat? Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Leku mugatuak (32). Leku guztiak beteko ez balira aukera emango litzaieke beste udalerrietako umeei.
Ekimen hau, eskualdeko beste udal batzuekin batera eta Arabako Bertsozale Elkartearekin egingo da, lankidetzan. Azken hau izango da ekimenaren garapenaren arduraduna.
Izen-emateak: Laudio udaleko Euskara Arloan, martxoaren 9tik 18ra bitartean.
Prezioa: 40 euro, bidaia, begiraleak, janaria, lojamendua, materiala eta abar barne. 70 euro Laudion erroldatuta ez daudenentzat.
Kartela: sakatu honen gainean: https://app.box.com/s/kfw6c7a9srtrh19najfpho1l7k461ajh.
Irteera: apirilak 8, asteazkena. 10:30ean "Laudio" institutuaren aurrean
Itzulera: apirilak 10, ostirala. 13:15ean "Laudio" institutuaren aurrean