Honako hau izango da Laudion hain egun berezian izango dugun egitaraua:
Egunean zehar, euskal musika entzungo da herriguneko kaleetan. Horrez gain,
09:00-15:00. Herriko plazan. B. Atxagaren OBABA liburuaren irakurketa publikoa. Batez ere, herriko ikastetxeetako ikasleek irakurriko dute.
12:00. Udaletxean. Adierazpen instituzionala. Alkate-udalburuak irakurriko du.
18:30. Aldai plazan.
- Kaleko argiak itzalita, ESKUARGIAK piztuko dira. Aukerarik baduzu, ekar ezazu zeurea. Bestela bertan utziko dizute bat!!!
- Ospakizunaren zergatiaren azalpena irakurriko da
- Musika instrumentala. Igor Arzuaga musikariarekin.
- Guztion artean, "Kontrapas" abestia kantatuko dugu, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.
- Proklamaren irakurketa.
- Guztion artean, "Euskal Herrian euskaraz" abestia kantatuko dugu, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.
- Herrian zehar, euskal kantuak Los Arlotes taldearen laguntzaz: Eperra, Bagare, Xalbadorren heriotzan, Baldorba, Pottoka... Kantu liburu bana oparituko zaie bertaratutakoei.
20:00. Zubiko Etxean. Laudioko merkatari, ostalari eta enpresarien euskararen gala irekia (irudien proiekzioa, photocool-a...) eta jarraian euskara maite dugun guztion arteko EUSKARAREN ALDEKO BRINDISa, Laudioko ardo apardun baten laguntzaz.
Amaitzeko, euskal abestiak nekatu arte...
Jarraian, euskaraz beteriko beste 365 egun