Datorren abenduaren 3an asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna da, ondo dakizunez. Eta egun horretako ekintza ugarien barruan, bada bat zure interesekoa izan daitekeena. Horregatik bidaltzen zaizkizue ohar eta gonbidapen hauek euskara arloko batzorde informatiboan zaudeten zinegotziei.
Arratsaldeko 20:00etan eta Zubiko etxean (Gastronomia museoa zenean) herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresetako ordezkariekin ekimen bat egingo da, euskara planeko hitzarmenak banatu, adierazgarriak eta abar. Denetara, 140 daude gonbidaturik.
Haietatik aparte, era guztietako euskaltzaleak izango dira bertan; baita Arloteak taldearen abestiak ere. Guztion artean, EUSKARAREN ETA GURE HERRIAREN ALDEKO BRINDISA egingo dugu Laudioko ardo apardun goxoaz gainera.
Ez ahaztu eta hurbil zaitez euskararen gala honetara.