Hona hemen, datorren larunbaterako plan paregabea: Kidam magoaren "Ixil-ixilik" ikuskizuna.
Jarraian ASKARI GOZOA gozatuko dute bertaratutako guztiek. Behin tripa-zorriak baretuta, eskulanekin jarraituko dugu KIRIKIÑO taldeak nork bere matxardez egindako HERENSUGEA ekoizteko LANTEGIA prestatu digutelako.
Hona hemen, xehetasun osoz, larunbateko saio paregabe horretara hurbiltzeko jakin behar duzun guztia:
EGUNA: azaroak 29 (larunbat honetan)
NON: Ludotekan ("Lamuza" parkea)
ORDUTEGIA: 17:30-19:30
NORENTZAT: 5 urte edo gehiagoko umeentzat
PREZIOA: doakoa
PROGRAMA: umeen artean euskararen erabilera sustatzeko SORGIN ZAPATUAK izeneko programan txertatutako saioa.