Inon ume artistarik bada, leku hori Laudio da: trebeak eta zaletuak dira, aldi berean.
Horregatik, gogoko duten esparruan sakonduta, larunbat honetako Sorgin Zapatuak programako saioan, pertsonaia mitologikoen txotxongiloak egiteko lantegi bat izango dute.
Beraz, panpina-egile trebe bihurtzeko, badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula: larunbatean (azaroak 22), Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.
Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira.
Eskulanetarako saioa amaituta, bizigaia emango zaie bertaratutako guztiei: ASKARI GOZOA
Inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu kartela, sakatu honen gainean:
Eta urte osoko saioen egutegia eta bakoitzeko kartela eskuratu nahi baduzu, sakatu honen gainean: