Hona hemen, datorren larunbaterako plan paregabea: dantzaldi bat ezer baino lehen, KIKI pailazoarekin.
Jarraian ASKARI GOZOA gozatuko dute bertaratutako guztiek. Behin tripa-zorriak baretuta, eskulanekin jarraituko dugu KIRIKIÑO taldeak nork bere PAILAZO ARTIKULATUA eta PAILAZO-KUTXA ekoizteko LANTEGIA prestatu digutelako.
Hona hemen, xehetasun osoz, larunbateko saio paregabe horretara hurbiltzeko jakin behar duzun guztia:
EGUNA: azaroak 15 (larunbat honetan)
NON: Aretako kultura etxean ("Errementeria" etxea)
ORDUTEGIA: 17:30-19:30
NORENTZAT: 5 urte edo gehiagoko umeentzat
PREZIOA: doakoa
PROGRAMA: umeen artean euskararen erabilera sustatzeko SORGIN ZAPATUAK izeneko programan txertatutako saioa.