Hona hemen, azaroari ongietorria egiteko plan paregabea: ezer baino lehen, goxo entzuten egoteko APIKA ipuin kontaketa.
Jarraian ASKARI GOZOA gozatuko dute bertaratutako guztiek. Behin tripa-zorriak baretuta, eskulanekin jarraituko dugu KIRIKIÑO taldeak nork bere ARKATZAK GORDETZEKO POTOA ekoizteko LANTEGIA prestatu digutelako.
Hona hemen, xehetasun osoz, larunbateko saio paregabe horretara hurbiltzeko jakin behar duzun guztia:
EGUNA: azaroak 1 (larunbat honetan)
NON: Gardeako gizarte etxean
ORDUTEGIA: 17:30-19:30
NORENTZAT: 5 urte edo gehiagoko umeentzat
PREZIOA: doakoa
PROGRAMA: umeen artean euskararen erabilera sustatzeko SORGIN ZAPATUAK izeneko programan txertatutako saioa.
Sakatu gainean urteko saio guztiak ikusteko:
https://app.box.com/s/swhp7nxb8gild3m40ahi.
Saio honetako kartela bistaratzeko, gordetzeko, inprimatzeko edo bestelakoetarako beharko bazenu sakatu honen gainean: