Bertsolaritza, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da, betiere, erritmoaren taupaden bitartez bideraturik.
Hori dena eta askoz gehiago ulertu (> gozatu) ahal izateko, saio berezi bi antolatuko ditu Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren babesari esker.
Saioek BERTSOLARITZA: ZER DA HORI? izenburua dute eta Ruben Sanchezek emango ditu.
Gure euskaltegietako ikasleei bideratuta dauden arren, edonor hurbiltzeko modukoak dira. Hona, jakin beharrekoak:
= Urriak 30, osteguna. 10:00. AEK-Berbots euskaltegian.
= Azaroak 7, ostirala. 10:00. Kultura Etxean (Lamuza Parkean) Udal euskaltegikoentzat.
Ez galdu aukera hau!!