Igande honetan Laudioko 43 gazte abiatuko dira Durangaldera. Zertara? Euskara arnastu bitartean, Anbotoren inguruan dagoen Axtxiki (791 m) mendira igotzera eta bere barnean gordeak dituen altxorrak (Erdi Aroko gaztelu baten aztarnak, besteak beste) deskubritzera.
Irteera, 8:00etan (Institutu aurretik) eta itzulera 16:00etan Atxarte herritik, Oxigenoa euskarari programaren barruan.
OXIGENOA EUSKARARI gazteak (12-16 urte, ggb), mendizaletasuna eta, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa berezi bat da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa... Laudio Udaleko Euskara Arloak antolatzen du eta 2014-2015 ikasturte honetan, egitasmoaren 6. edizioa izango da. Laudio Ikastola, Laudio Institutua eta La Milagrosa ikastetxeko gazteek hartzen dute parte eta kudeaketaz Mendiak eta Herriak mendi-gidarien elkartea arduratzen da.
Ikus ezazu zer nolako abenturak biziko dituzten gure gazteek (saka ezazu gainean ikasturte osoko egitaraua ikus edo eskuratzeko): https://app.box.com/s/ee0bfjrqrfowz2i1v2p2