Maskara harrigarriak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ibarra 2014ko urr. 21a, 15:26

Dakigunez, azaroaren 1eko gauean defuntuen gaua ospatzen da. Azken urteotan eta Amerikatik etorritako moda arrotzaren eraginpean, mozorrotzeko ohitura berria piztu da, Halloween ("All Hallows' Eve", 'Domu Santu egunaren bezpera') deitzen den egun horretako jaian. Jantziak eta maskarak beldurra ematekoak dira, hildako bizidunen itxura hartuz.

 

Hori dela-eta, larunbat honetako Sorgin Zapatuak programako saioan, hildakoen jai horretan erabiltzeko maskara harrigarri batzuk egingo dituzte gure umeek.

 

Zeregin horietan trebatu nahi baduzu, badakizu hurbildu behar duzula Sorgin Zapatuak programaren saiora: larunbatean (urriak 25), Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.

 

Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira.

 

Eskulanetarako saioa amaituta, ASKARI GOZOA emango zaie hara bertaratuko diren ume guztiei, indarrak berreskura ditzaten.

 

Inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu kartela, sakatu honen gainean: 2014 10 25 KARTELA.

 

Eta urte osoko saioen egutegia eta bakoitzeko kartela eskuratu nahi baduzu, sakatu honen gainean: SORGIN ZAPATUAK 2014 - Saio guztiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide