Hona Euskara Arloak azaroaren 1. hamabostaldirako antolatuko dituen ekintzak.
= Azaroak 1, larunbata: Sorgin Zapatuak. APIKA taldeko ipuin-kontalaria. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, esku-lanak, nork bere arkatzak gordetzeko potoa prestatzeko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. GARDEAko gizarte etxean. Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
= Azaroak 7, asteartea. Irakurketa kluba, guraso eta umeentzat, Galtzagorri elkarteko kide baten gidaritzapean. Hirutik, bigaren saioa. 18:00-19:30 ordutegian, 6-8 urteko umeentzat. Udal liburutegian garatuko da eta bertan gauzatuko dira izen-emateak. Doakoa. Ekimen hau, irakurzaletasuna lantzeko Bularretik mintzora programaren barruan dago. Euskara Arloak antolatua liburutegiaren eta herriko LHko ikastetxeen lankidetzaz.
= Azaroak 8, larunbata: Sorgin Zapatuak. BUSTINEZKO ESKULTURAK egiteko tailerra. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Kultura Etxeko (Lamuza parkea) ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
= Azaroak 15, larunbata: Sorgin Zapatuak. Dantzaldia KIKI pailazoarekin. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, esku-lanak, nork bere pailazo-artikulatua eta pailazo kutxa egiteko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. ARETAKOko kultura etxean (“Errementeria” baserria). Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.