Datorren urriaren 19an, igandean, Nafarroako ikastolen aldeko jaia izango da Zangoza herrian. Ikus egitaraua, ibilbidea eta abar honen gainean sakatuz: NAFARROA OINEZ-2014.
Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udalen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira datuok:
IRTEERA: 08:30ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 19:00etan Zangozatik.
PREZIOA: 11 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.
1999. urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batekin lagunduta joan beharko dute.
BIDAIA-ARAUAK: bidaia honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar: BIDAIA-ARAUAK
IZENEMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: urriaren 16a, osteguna.
ORDUTEGI OSOA: 08:00etan: Urduña / 08:15ean: Amurrio / 08:20an Luiaondo (Aiara) / 08:30ean Laudio