Lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, kontaktuak...
Askoren iritziz, udakoa izaten da euskara ikasteko garairik onena. Badakizu ikastaro trinko bereziak dituzula, Laudiotik irten barik, UDAL EUSKALTEGIAn. Bai eta Berbots-AEK euskaltegian ere.
Baina hauetaz aparte, BARNETEGIen aukera duzu, Euskal Herri osoan zehar, egutegi eta prezio aukera guztiekin. Hona hemen, atxikitako dokumentuan 2014ko UDAKO BARNETEGI GUZTIAK biltzen dituen taula, jakin beharreko ezaugarri guztiekin.
Gogoan izan Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, ikastaro horien matrikularen %50 edo %100eraino itzultzeko BEKAK dituela laudioar guztientzat.
Ondo izan oporretan eta... senti ezazu EUSKARAREN BESARKADA...