Berebiziko ahalegina egiten du urtero-urtero Laudio Udalak, dirua oztopo bat izan ez dadin euskara ikasteko orduan. Aurten ere, onartu berri dira euskara ikasteko laguntzak, 45.000 euroko aurrekontuarekin. Ezaugarri nagusiak hauexek dira:
= Ikasle guztiek dute diru-laguntza bat eskuratzeko aukera.
= Laudion erroldatutakoentzat soilik, euskaltegi homologatu batean egindako ikastaroak baldin badira eta asistentzia eskola orduen %85etik gorakoa bada.
Bi multzotan banatuko dira laguntzak:
= 2013/14 ikasturteko ikasketak (uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar da eskaera) eta
= 2014ko udako ikastaroetakoa (eskaera, urriaren 15a baino lehen).
= AURTENGO BERRIKUNTZA: baldintzak betetzen dituztenei matrikularen %50 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua) itzuliko zaie. baina, ikastaroak iraun duen bitartean, egunen erdian edo gehiagoan langabezian egon direnei %100 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua) itzuliko zaie.
Xehetasun osoz jakiteko (kontuz eskaerak aurkezteko epeekin!!!), sakatu honen gainean eta BEKA DEIALDI ETA OINARRIAK jasoko dituzu. Eta euskara ikasten bazaude, har ezazu ESKABIDE ORRIA.