Euskarastelehen

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ibarra 2014ko eka. 3a, 12:48

Udal barruko hainbat arazo tekniko bitarte eta ikasturtearen amaiera gertu dugula baliatuta, AMAIERA EMANGO ZAIO "EUSKARASTELEHEN" izeneko egitasmoari.

"Euskarastelehen" euskara arloaren ekimen bat izan da, bereziki udal langile eta herritarrei zuzendua, eta helburu nagusia hizkuntzari buruzko bitxikeriak azaltzea izan duena, betiere hizkuntzaren kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Espero ez zen harrera ona eta arrakasta lortu ditu eta hainbat erakundetan, ikastetxetan, euskara planetan eta abarrean erabili izan dira gure ekimen xume honetako oharrak.

Beste aukera baterako utziko ditugu aurreikusita zeuden "BILDUTA NAGO vs BILERA BATEAN NAGO", "GURE AITA vs NIRE AITA", "UZTEN DIDAZU? vs UTZIKO DIDAZU?", "IBILALDIA vs MARTXA", "JOTZAILEA vs JOLE", "TXAKOLIN vs TXAKOLI", "LEHIOA vs BENTANA", "HERRIGUNE vs ERDIGUNE", "HAREN vs BERE" eta antzekoak.

Bitartean hemen dituzu orain arte argitaratutakoak, nahi baldin baduzu, gorde ditzazun. Horretarako saka ezazu artikuluaren izenburuaren gainean. Eta estekekin arazorik baduzu, badakizu errazagoa dela "laudioibarra" blogaren bitartez.

Mila esker irakurle eta ohar emaile ibili zareten guztioi.

01_EUSKARA vs EUSKERA

02_GURE AZENTUAZIOAZ

03_HARAN vs IBAR vs BAILARA

04_TXOTXONGILO vs TXONTXONGILO

05_MAKILA BAT vs MAKIL BAT vs MAKIL DANTZA

06_URAZA vs LETXUGA vs URRAZA

07_UDALETXEA vs UDALA

08_OLENTZERO vs OLENTZEROA

09_2013 URTEKO vs 2013. URTEKO

10_MAILAN vs A NIVEL DE

11_OGITARTEKOA vs BOKATA

12_INAUTERIAK vs ARATUSTEAK vs IÑAUTERIAK

13_PUNTU.com vs PUNTUA.com

14_NIRE BAITAN vs EUSKARAREN BAITAN

15_KONTUAN HARTU vs KONTUTAN HARTU

16_BATZARRA vs ASANBLADA

17_ZALANTZEZ vs ZALANTZETAZ

18_OINETAKOA vs ZAPATA

19_BEDERATZIEHUN vs BEDERATZIREHUN

20_TXOSNA vs TXOZNA

21_SAN PRUDENTZIO vs PRUDENTZIO DEUNA

22_DISKO vs DISKA

23_HILA vs HILABETEA

24_TRIKITI vs TRIKITIXA

25_AGUR vs AIO vs ADIO

26_EROSTERA vs EROSKETAK EGITERA

27_SANMARTINAK vs SAN MARTINAK

28_GAINERAKOAK vs GAINONTZEKOAK

29_IRTETEN vs IRTETZEN

30_OLENTZERO vs OLENTZEROA-2

31_OHITUTA vs OHITURATUTA

32_ESADAZU vs ESAIDAZU

33_NAHITAEZ vs DERRIGORREZ

34_JOALDUN vs ZANPANTZAR

35_ARATUSTEAK vs INAUTERIAK (2)

36_GAZTELANIA vs GAZTELERA

37_URAZA vs LETXUGA vs URRAZA (2)

38_ETXEA vs BASERRIA

-Felix Mugurutza Montalban-

(Ohar hau laudio udaleko euskara arloaren euskarastelehen izeneko egitasmoaren barruan dago. Euskararen kalitatea hobetzeko asmoz egina dago eta, batez ere udal langileei eta herritarrei zuzenduta dago).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide