Ugariak dira gure herria barrendik ezagutzeko euskarak eskaintzen dizkigun aukerak. Horietako bat, igande honetan bertan egitekoa, Goikogane Mendi Taldeak antolatutako euskarazko bisita gidatu batean.
Iaz lehenbizikoz egin zen eta izandako harrera ona ikusita, bigarrena egitera animatu dira.
Ehunka kontu txiki aurkituko duzu Lezeaga eta Santa Luzia bitarteko bidean.
Mendi igoerako ibilbidea den arren, ibiltze-erritmoa lasaia izango da, edonor parte hartzeko modukoa, beraz, eta oso egokia umeekin joateko.
Ekimen hau Ermuko Santa Luzia erromeria sustatzeko jai batzordeak hilaren 25 eta 26rako prestatu dituen ekintzen barruan dago.
Badakizu: ogitartekoa, zahatoa eta euskaraz eta gure nortasunaz gozatzera.
Irteera: Maiatzaren 25ean, igandean, 09:00etan Lamuza parkeko pergolatik. Amaiera 11:00etan San Antonio baselizan.