Euskal Eskola Publikoaren jaira eta Ibilaldira joateko autobusak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ibarra 2014ko mai. 21a, 12:14

Euskal Eskola Publikoaren jaira eta Bizkaiko ikastolen

Ibilaldia jaira joateko autobusak

Ekainak 1



Datorren ekainaren 1ean, igandean, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Balmasedan. Eta, bestetik, Gernikan Bizkaiko ikastolen jaia (Ibilaldia), azken honetarako aurreikusita zegoen data atzeratu zutelako antolatzaileek.



Ohi bezala, horietara hurbiltzeko bus zerbitzuak koordinatuko dira udaletik:



BALMASEDA (Euskal Eskola Publikoa)



IRTEERA: 10:45etan, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 18:30ean Balmasedatik.

PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 29a, osteguna.

ARAUAK: ikus edo jaitsi hemen sakatuz: BIDAIA-ARAUAK



GERNIKA (Ibilaldia)

IRTEERA: 10:15ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 19:00etan Gernikatik.

PREZIOA: 7 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 29a, osteguna.

ARAUAK: ikus edo jaitsi hemen sakatuz: BIDAIA-ARAUAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide