LARRUNARRI (1.346 m) izena duen eta TXINDOKI goitizen ez hain egokiaz ezagutzen dugun Aralargo tontorrera joango dira "Oxigeno euskarari" programan parte hartzen ari diren 23 gazte, ikasturteko azkenaurreko txangoa egitera.
Askoren esanetan, Larrunarri da Euskal Herrian ditugun mendien artetik ederrena. Horrenbestera ez gara ausartzen baina egia da aurkintza paregabea dela Aralargo bazter hori.
Esan bezala, hara abiatuko dira Laudioko gazteak igande honetan, maiatzaren 18an hain zuzen ere.
Ekimen hau, Laudio Udalaren Euskara Arloak antolatutako OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Bere helburua, Euskal Herria ezagutzeaz eta lagunartean ongi pasatzeaz gain, gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak eta euren xehetasunak: OXIGENOA EUSKARARI - 2013-2014 ikasturtea.
Eguraldi ona dakar, gainera!!!