Apirilaren 13an bide egiten hasi zen euskararen sustapenerako beste ekimen berri bati, FILMAZPIT izenekoa eta Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez antolatua.
Hango komunikazio hartan esaten zen legez, filmak jatorrizko bertsioetan proiektatuko dira baina beti euskarazko azpitituluekin, hobeki ulertu ahal izateko. Bide batez, oraingo kasuan bezala, kanpoko beste hizkuntzak praktikatu (entzun) nahi dituztenentzat baliagarria da oso.
Oro har, nagusientzako filmak izango dira eta asmoa da proiekzioa amaitutakoan filmari buruzko elkarrizketa piztea bertaratutakoen artean.
Hau esanda, har ezazu gogoan igande honetako pelikula ikusteko datuak:
= IZENBURUA: MURDERBALL
= URTEA:(2005)
= ZUZENDARIA: Henry-Alex Robin eta Dana Adam Shapiro
= IRAUPENA: 85 min
= HIZKUNTZA: ingelesa
= EGUNA: 2014 05 18, igandea
= ORDUA: 18:30
= TOKIA: Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan
= PREZIOA: Doakoa