Garaio Barrundia udalerriko herrixketako bat da. Ondo ezaguna da Uribarri-Ganboako urtegia bertan dagoelako eta, horregatik, aisialdi-gune bihurtu delako.
Baina, horretaz gain, badago bertan orientazioa (maparen eta iparrorratzaren erabileraz, ibilbide bat asmatzea) praktikatzeko eremu berezi bat.
Horretara abiatuko dira igande honetan gure gazteak, 32 denetara, orientazioaren teoria ikastera eta ikasitakoa praktikan jartzera.
Hona hemen, bertako ikastarorako erabiliko diren oharrak (sakatu gainean: ORIENTAZIO IKASTAROA) eta gazteek hara eraman beharreko materiala (sakatu gainean: MATERIALA).
Ekimen hau, Laudio Udalaren Euskara Arloak antolatutako OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Bere helburua, Euskal Herria ezagutzeaz eta lagunartean ongi pasatzeaz gain, gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak eta euren xehetasunak: OXIGENOA EUSKARARI - 2013-2014 ikasturtea.
Irteera, 08:00etan (Laudio institutuaren aurrean) eta itzulera 17:00etan Garaiotik bertatik.