Uraza vs. Urraza vs. Letxuga

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ibarra 2014ko api. 1a, 12:25

Hiru hitz hauek zilegi dira eta tradizio handia dute. Hala ere, URAZA da(eta ez "letxuga" edo "urraza"), euskara jasoan erabili beharrekoa.

= "Letxuga"da, gaztelaniazko erabileratik zuzen-zuzenki mailegatutako hitza eta, tamalez, azkeneko mendean forma jatorragoak ordezkatu ditu. Gaztelaniatik datorrela diogu, Espainiako gainerako erromantzeetan ez delako forma hau erabiltzen (leituga...). Jatorriz, moztean darion esne itxurako isurkariari zuriari egiten dio erreferentzia (esnea = lactem = leche > lactucam = letxuga), hau da, 'esnedun' esanahia du.

Euskararen erabilera jasoan aholkatzen da, ahal dela, "uraza" eta ez "letxuga" erabiltzea.

= "Urraza", bestetik, erabilera tradizionaleko hitza da. Baina, hizkuntzaren estandarizazioaren aldera, "uraza" hitza lehenetsi zen. Aurreko beste mezu batzuetan azaldu bezala, antza handiko hitz batzuk daudenean aukeran, bat bakarra hautatzen da euskara baturako.

= "Uraza" da, azkenik, landare eta jaki horri erreferentzia egitean erabili beharko genukeena, hau da, euskara estandarrean (batuan) erabili beharreko hitza.

BITXIKERIAK. Bada beste aldaki bat, URRATZA berba eta R. M. Azkue hizkuntzalari ezagunak Laudioko hitz propio moduan bere Euskara-Gaztelania-Frantsesa hiztegia (1905) entzutetsuan jaso zuena.

Aurreko honetaz gain, badira oso erabilera mugatuko bestelako aldakiak: urasa, uratza eta unasa. Ez ditugu euskara estandarrerako kontuan hartuko.

-Felix Mugurutza Montalban-

(Ohar hau laudio udaleko euskara arloaren euskarastelehen izeneko egitasmoaren barruan dago. Euskararen kalitatea hobetzeko asmoz egina dago eta, batez ere udal langileei eta herritarrei zuzenduta dago).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide