Urdaibai da Euskal Herrian dugun aurkintza ederrenetakoa: horregatik izendatu zuten Biosferaren Erreserba.
Hara abiatuko dira Laudioko gazteak, 30, hango edertasunaz gozatzeko. Igande honetan, martxoaren 23an hain zuzen ere.
Horretarako aitzakia ATXARRE mendi paregabea izango da: kondairak, gazteluak, erritoak, sorginak...
Ekimen hau, Laudio Udalaren Euskara Arloak antolatutako OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Bere helburua, Euskal Herria ezagutzeaz eta lagunartean ongi pasatzeaz gain, gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak eta euren xehetasunak: OXIGENOA EUSKARARI - 2013-2014 ikasturtea.
Ikusiko dugu nola ez dagoen euskaldunontzat eguraldi txarrik!!!