Ez da eskasa euskarari lotua datorkigun eskaintza. Ikus bestela:
= MASAJEAK ematen ikasteko tailerra. Laudioko Xabi Altube fisioterapeutak eskainia. Gaur bertan (2014-03-11), Basalarrina elkartearen egoitzan, 18:30etik aurrera. Berbalagun programaren barruko ekimena.
= UMEENTZAKO SUKALDARITZA IKASTAROA. Ate joka ditugu oporrak eta, behar bezala, aparteko gauzak eginez ondo pasatzeko egunak dira. Horregatik plan eder hau prestatu diegu Laudioko Lehen Hezkuntzako (6-12 urte gutxi gorabehera) umeei. Leku librerik geratuko balitz, Laudiokoak ez diren umeek ere parte hartu ahal izango dute, Horretarako, zerrenda bat prestatuko da.
EGUNAK:
Apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean.
ORDUTEGIA:
10:30-12:30 jakiak prestatuko dituzte // 12:30- 13:30 jakiak dastatu eta baloratuko dituzte.
TOKIA:
Zubiko Etxean (Gastronomia Museoa zena)
ZER:
Janaria nola prestatu azaltzeaz gain, elikatze osasungarriaren irizpide eta onurak azalduko dira. Baita erostean zer lehenetsi behar dugun. Izatez, azken hau praktikan jartzeko, ostegunetako baserritar azoka bisitatuko da, zer dagoen aztertzeko eta komentatzeko.
LEKUAK:
Gehienez, 28 ume egongo dira, zazpi umeko taldetan banatuta. Talde bakoitzak irakasle / laguntzaile bat izango du. Taldeak adinaren arabera egingo dira, prestatu beharreko platerak egokitu ahal izateko.
EGITARAUA:
Hauxe da egunez eguneko egitaraua:
Apirilak 22: lasagna
Apirilak 23: patata-arrautzopila. Talde bakoitzak mota bat prestatuko du:
- Patata-tortilla arrunta: patata eta arrautzak baino ez.
- Patata-tortilla piperrekin
- Patata-tortilla gazta eta urdaiazpiko egosiarekin
- Patata-tortilla perretxikoekin
Apirilak 24: taloa txorizoarekin, baserritarren azokan ikusi eta erositakoarekin.
Apirilak 25: azken burukoak:
- bizkotxoa
- madalenak
- fruta-tartaletak
- fruta-burruntziak
PREZIOA
Ikastaro osorako prezioa: 10 euro.
IZEN-EMATEAK
Apirilaren 1etik aurrera, Laudio Udaleko Euskara Arloan.