Nork dio mozorroak aratusteetara mugatu behar direnik? Eta horrelakoetan, zergatik erosi eta ez zuk zeuk egin? Laguntzarik nahi?
Larunbat honetan (martxoak 8) Sorgin Zapatuak saio berria dugu, Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.
Oraingo honetan ARIMAko gure lagunak arduratuko dira. Eta oso egitarau erakargarria dugu...
Hasteko, eskulanak. Horretan nork bere mozorroa egiten ikasteko saioa egingo dute. Sorpresaz beteriko larunbata...
Jarraian, ASKARI GOZOA emango zaie hara bertaratuko diren ume guztiei, indarrak berreskura ditzaten.
Inprimatzeko edo bestelakoetarako bereizmen handiz beharko bazenu kartela, sakatu honen gainean: 2014 03 08 KARTELA.
Eta urte osoko saioen egutegia eta bakoitzeko kartela eskuratu nahi baduzu, sakatu honen gainean: SORGIN ZAPATUAK 2014 - Saio guztiak.