Ekintza bat kosta ahala kosta egin behar dela adierazteko, modu askotara esan ohi dugu euskaldunok: baitezpada, nahitaez,derrigor, derrigorrean...
Hala ere, azken hamarkadetan baztertu beharreko "derrigorrez" forma nagusitu da. Eta gaizki dagoenez, baztertu behar dugu euskara jasoan ari garenean. Haren ordez "behartuta", "baitezpada" edo "nahitaez" formak erabili beharko genituzke. "Derrigorrean" eta "derrigor" erabil litezke baina ez dira oso jatorrak, gaztelaniazko "(es) de rigor" formulatik hartuta daudelako: 'obligado, necesario, indispensable...' (Real Academia Española).
Labur esanda:
- "Nahitaez", "behartuta" edo "baitezpada" erabiltzea da egokiena.
- "Derrigorrean" eta "derrigor" ondo daude baina ez erabiltzea aholkatzen da, oso jatorra ez delako (gaztelaniazko "(es) de rigor") eta horretarako badaudelako bestelako formula egokiagoak euskaraz.
- "Derrigorrez" gaizki dago eta baztertu beharreko formula da.