5 sari Igeriketa Laudioko federatuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2017ko mar. 31a, 08:34

 
Martxoaren 25ean, larunbat, gure klubaren sariketa federatua izan genuen. Bertan, lau estiloko 200 metroko proba eta 100 metrokoa daude, estiloak salbu.

Emaitza onak lortu ziren, ia denek hobetu zituzten euren markak, eta hobetu ez zituztenek denboraldian egindako markarik onenetik oso gertu geratu ziren; horiek horrela, lor genitzakeen 7 sarietatik 5 lortu genituen.

Federatuek entrenamendu-hilabete gogorrak dituzte aurretik, ondoren sarien eta txapelketa garrantzitsuen azken kolpeari heltzeko. Orain da gogor lan egiteko eta dena emateko unea. Maiatzaren 6an izango dute federatuek eta kimuetako batzuek hurrengo hitzordua; Zadorra igeriketa klubak antolatzen duen Mamen Pastor Sarian arituko dira.

EMAITZAK

ARGAZKIAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide