KRONIKA: Mamen Pastor XVIII. Memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2017ko mai. 10a, 10:55

Aurreko asteburuan izan zen Mamen Pastoren Oroimenezko XVIII. Txapelketa Zadorra igeriketak Mendizorrozan burututako txapelketa. Badoa bukatzen gure igerilarien denboraldia. Hauek aurrera egin dutelarik parean jartzen zitzaien guztiari aurrera eginez. Honen eredu, irabazitako 8 dominak eta erreleboetan 3. gelditu izana. Lehiaketa 4 estiloren 50 metroekin hasi zen. Tximeletan mutilen artean (Juan) eta nesken artean (Ainhoa) biak aritu ziren teknika oso onarekin eta biraketa azkarrekin, kasu bietan hasiera hobeagoa izan zitekeen baina. Hurrengorako, gehiago eta hobeto neska-mutilak, aupa zuek!

Bizkar estiloko 50ean, mutilen artean Jon O.-k eta nesken artean Lorek, Maider V.-k, Oihanek eta Luciak hartu zuten parte. Teknikoki, irteerak eta etorrerak ez ezik, ez zuten txarto igeri egin, batzuen kasuan hobeto egin zitekeen arren, azkarrago, oso lasai atera baitziren uretatik.

50eko bular-igeriketan, mutilak (Unai B., Unai V., Beñat eta Markel) eta neskak (Naroa). Orokorrean ondoegin zuten proba; irteera nahiko azkarrarekin, biraketa, bonbilla ondo egina... Gogoratu, proba erdian betaurrekoak erortzen bazaizkigu, ezin garela gelditu, lehiaketa honetan zoritzarrez sarri gertatu izan zaigu. Aupa eta jarraitu lanean!

50ekoekin bukatzeko, 50 libreak, gure igerilariek hoberen kontrolatzen duten estiloa. Honetan, mutilen artean Danel M., Danel O., Gari, Ander, Ismael, Xabier etaIskander egon ziren. Orokorrean froga oso ondo egina egon zen: kemen handia, irteera onak eta teknika ona. Hurrengo neskak, mutilek bezain gogor zapaltzen datozela adierazi zuten (Eguzki, Alize, Nerea, Eukene, Iraide eta June).

Bukatzeko, 100 metroko estiloa, gure igerilari asko oso urduri zeuden froga honengaitik, txarto egitearen beldur ziren, biraketak txarto egitea... Beldur hauek proba batzuetan agerian geratu ziren, kasu batzuetan akatsak sortuz eta beste batzuetan uretan sartu bezain laster akatsak desagertuz. Igerilari guztiek egin behar izan zuten proba hori. Denetarik ikusi genuen, batzuk oso ondo egin zuten, teknika ona, irteera eta biraje onak ere. Beste batzuek, aldiz, nahiz eta ondo igeri egin, oraindik gauzatxoak dituzte hobetzeko, estilo baten eta bestearen arteko aldaketetan, bukaeran...

Baina lasai. Gauza txiki hauetaz aparte, hobekuntzak ikusi izan dira denboraldi hasieratik hona. Tinko entrenatzen jarraitu behar dugu. Azkenik erreleboa heldu zen, kasu honetan errelebo mistoa 8x50 librea (Nerea R., Beñat, June, Ander, Oihane, Jon, Lucía eta Juan) igeri eginda. Oso ondo defendatutako erreleboa, energia handiz igeri egindakoa, kasu batzuetan irteeretan estutuz. Azkenean hirugarrenak gelditu ziren sailkapenean. Zorionak txapeldunak!

Zorionak guztiei! Larunbatean berriz elkar ikusiko dugu Mendizorrozan Arabako Eskoletako VII. Txapelketan. Gogoratu gure igeriketa kideak animatu behar ditugula eta ezin dugula alde egin guztiak amaitu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide