Euskadiko eskolarteko Kirol jokoak

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2017ko mai. 31a, 10:30

Maria Resa igerilaria, uretan sartzeko prest / Laudio Igerikera Kluba
Pasa den igandean, maiatzaren 28an, Mendizorrotzako igerilekuetan izan zen Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 36. edizioa. Ikuslez betetako armailak gehi kanpo tenperatura altuak berotu zuten igerilekuko giro ezin hobea.
 

Arabako selekzioarekin parte hartzera gure taldeko sei igerilari deitu zituzten: Deiane Duarte, Borja Samaniego, Maier Salazar, Maria Resa, Ixone Mendiguren eta Igor Lombraña. Bakoitzak bi frogetan parte hartu zuen.
 
Emaitzak paregabeak izan ziren, ia denek euren denborak hobetu zituzten eta. Podium aldetik honakoak izan ziren emaitzak: Borja Samaniegok 2 urrezkod domin eskuratu zituen, Maier Salazarrek 2 urrezko , Igor Lombrañak urrezko eta zilarrezko domina bana, eta Deiane Duartek 2 urrezko. Maria Resa laugarren geratu zen froga batean, eta bestean hirugarren postua eskura zuenean deskalifikatu egin zuten. Ixone Mendigurenek, ordea, taldeko txikiena izanda ere, 7. eta 9. postuak lortu zituen.
 
Erreleboetan 3 zilarrezko domina (emakumezkoen eta gizonezkoen 4x100 estilo eta emakumezkoen 4x100 libre) eta brontzezko bat (gizonezkoen 4x100 libre) lortu zituzten Igorrek, Deianek, Mariak, Borjak eta Maierrek osatutako taldeak. 
 
Bestalde, Borja Samaniegok bere mailako Espainiako Txapelketarako 1500L frogako "minima" lortu zuen.
 
Orain, denboraldi honetako azken txanpa prestatzera doaz: klubetako trofeoak eta maila
ezberdinetako Arabako eta Euskadiko txapelketak jokoan daude. Bestalde, bukatzeko Espainiako Txapelketa izango dute. 
Zorte on!
 
 
 
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide