IGERIKETA LAUDIOKO TXIKIENTZAKO JARDUNALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko urt. 3a, 12:58

Igeriketa Laudioko klubeko historian zehar sekula egin ez den ekitaldia antolatu da gaur, abenuak 17, Laudioko polikiroldegian. Bertan klubeko txikitxoenek parte hartu dute, prebenjamin eta benjamín mailakoak. Prebejaminen kasuan bi proba eraman dituzte aurrera, 25 metro libre eta 25 metro bizkar. Askorentzat beraien lehenengo lehiaketa izan da, beste batzuentzat ordea ez, beti bezala urduritasuna nabaria izan da beraien artean. Ala eta guztiz ere, txapeldun batzuk direla eta uretan arrainak balira bezala defendatzen direla erakutsi digute. Espero dugu zuen ondoan denbora luzez egotea eta piszinara etorri zineten lehenengo egunetik gaur egunerarte, guraso eta entrenatzaileek ikusi dugun hobekuntza horren parte izaten jarraitzen ustea. Animo txapeldunak, horrela jarraitu, gozamen bat da egunez egun nola hazten zareten ikustea! Jarraian eta merezimendu berdinarekin, nagusien txanda heldu da, benjaminen txanda hain zuzen ere. Hauei nagusiagoak direnez, pixka bat gehiago igeri egitea tokatu zaie, 50 metro libre eta bizkar igeri egin dute. Gehienek ikusleak harrituta utzi dituzte, teknika aldetik hobekuntza nabariak egon direlako, irteerak, txiri bueltak, nahiz eta oraindik hobetzeko gauzarenbat ageri den. Horrela jarraitu zuek ere. Zuen kasuan naiz eta txikiak baino kexatiagoak eta bihurriagoak izan talde bikaina osatzen duzue eta ondo entrenatzeko prest zaudetenean gozamen bat da zuek igerian ikustea eta zuekin lanean aritzea! Animo zuei baita! Azkenik erreleboen txanda. Kasu honetan errelebo berezia izan da, bertan hiru igerilarik osaturiko 5 kale egon dira, hauek 3x50 estilo igeri egin dituzte (bizkar estiloa kenduta, gaurkoan inork ez zuela igeri egin nahi). Proba orokorrean oso ondo irten da, animo askorekin ikusleen aldetik, adiskidetasun askorekin igerilarien aldetik… Eskerrak ematea besterik ez zaigu falta egun hau gurekin pasatu duzuen guztioi. Espero dugu ekitaldiaz gozatu izana eta denon artean egun hau urtero gure egutegian errepikatzea lortzea. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu denoi! Hurrengorarte, ia datorren urtean izango dela!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide