Abenduko txapelketa heldu zen eta gogoz abiatu ginen Mendizorrotzara. Azken urteko alebinak gurekin etorri ziren, haien txapelketa bertan behera geratu zelako duela bi aste, eguraldi kaxkarra zela eta.
Jardunaldia 50 bularrarekin hasi genuen. June, Maider, Iraide, Joane, Iharte, Eukene eta Ainhoa izan ziren lehenengoak uretan sartzen. Oso ondo egin zuten, irteera onak eta filipinak, orokorrean, ondo gauzatuak. Baina, aipatu beharra dago, Iraidek eta Junek egindako frogak. Iraide oso “bracista” ona da, nahiz eta entrenamendu batzuetara faltatu arrazoi justifikatuengatik, etortzen denean esfortzu handia egiten du eta emaitzetan nabaritzen da. Junek, aldiz, estilo guztiak egiten ditu ondo, makina bat dela sinestea baino ez zaio falta.
Ismael eta Unai izan ziren hurrengoak, hauek ere oso ondo egin zuten, gogoz egin zuten igeri metro bakoitzean.
400 libreak heldu ziren, giroan urduritasuna nabaritzen zen. 400 libreak beldurra ematen du, zein abiaduran joan behar duten froga erdian ez hiltzeko zaila baita. Ixone, María, Lucía, Aroa eta Lore gogo handiz egin zuten salto uretara. Ixonek EH gutxieneko marka errepikatu nahi zuen eta primeran egin zuen, bere marka pertsonala hobetuz. María saiatu zen ere, baina gaixorik egon dela nabaritu zen eta oso nekatuta egin zuen igeri. 3 alebinak oso ondo egin zuten ere, abiadura kontrolatzeko truko batzuekin lasaitu egin ziren eta ahalegin handia egin zuen bakoitzak.
Borja, Martin eta Jon bota ziren jarraian. Borjak Espainiako gutxieneko marka egin nahi zuen eta 6 segundutxoetara baino ez zen geratu!! Hurrengoan lortuko duzu ziur, aupa Borja!!! Martinek eta Jonek momentuz ez dituzte gutxieneko markak lortu behar, baina asko esfortzatu ziren. Martinek estilo oso polita dauka eta Jonek ahalegin handiak egiten ditu entrenamenduetan berea hobetzeko, ala ere, biek oso froga ona egin zuten.
Iharte neska bakarra izan zen 100 metro bizkarra egitera ausartu zena, egia da oso ondo egiten duela bizkarra, eta beti aukeratzen du estilo hau txapelketarako. Primeran egin zuen, txiribuelta eta helduera onak egiten.
Juan eta Markel ere ausartu ziren, oso denbora onak egin zituzten, haien marka pertsonalak hobetuz.
100 estiloak izan zen azkenengo proba. Junek, Maiderrek, Joanek, Iraidek, Eukenek, Ainhoak, Juanek, Markelek, Unaik eta Ismaelek parte hartu zuten honetan. Oso proba dibertigarria da hau, 4 estiloak egitean aspertzeko denborarik ez duzulako eta zeinetan duzun gaitasun onena ikus dezakezulako. Danok haien estilorik onena erakutsi zuten eta marka oso onak lortu zituzten. Beti aurkitzen dugu Laudiotar bat zerrendako tontorrean! Gora Igeriketa Laudio!!! Horrela jarraitu talde!!
Amaitzeko 4x50 metro bizkar egin zuten gure igerilariek. Hauek izan ziren partaideak: María, Maider, Joane eta Ixone; Lucía, Aroa, Lore eta June; eta Ismael, Jon, Unai eta Markel. Askok ez zuten parte hartu nahi, bizkarra beti beldurra ematen duen estiloa baita, baina baziren ausartak izan ziren gutxi batzuk eta bolondres moduan atera zirenak nik nork igeri egin nahi zuen galdetzerakoan. Heldueretan akats batzuk egon ziren, duela gutxi heldura mota berri bat ikasi dugulako eta oraindik oso barneraturik ez baitugu. Baina egun hauetan praktikatuko dugu eta hobetuko dugu ziur.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.