"C.D. AMAYA" V. TROFEOA. KRONIKA ETA ARGAZKIAK

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko urt. 3a, 13:05

Abenduaren 27 Iruñara hurbildu ginen Amaya Klubak antolatzen duen V. trofeoan igeri egiteko. Orokorrean Iruñara joaten garenean txapelketa garrantzitsuagoetara joaten garen arren, oraingoan ezezaguna zen 25 metroko igerilekuan aritu ginen, txikia baina erosoa. Froga bakoitzak serie mugatuak ditu, non, denbora hoberenak baino ez dira gai izango igeri egiteko. Horien artean, Beñat Gutiérrez, Igor Lombraña, Borja Samaniego, Deiane Duarte, María Resa eta Ainhoa Ugarriza, Igeriketa Laudioko ordezkari ezin hobeak. Igeri egindako frogak: Mariak 50 tximeleta, Igorrek 200 estilo, Beñatek 50 libre eta 100 estilo, Borjak 200 libre eta 400 libre, Deinek 50 libre eta 200 libre eta azkenik Ainhoak eta libre eta 100 estilo. Jardunaldiari, froga arin batekin ematen zaio hasiera, 50 tximeleta. Mariak ziurtasunez defendatzen du froga 35.02 denborarekin. Gero Beñat, harrigarria beti bezala, 50 libreak 26,35eko denboran.

Deianek eta Ainhoak elkarrekin egiten dute igeri 50 libreak 30.55 eta 30.87ko denborekin hurrenez hurren. 50 tximeleta eta 50 libreak, pentsatzeko denborarik gabe ere, denak egon behar baitute neurtuta eta zehatz-mehatz entrenatuta. Froga labur hauek bizigarriak eta kontzentrazio handikoak izan behar dira, akats txikienak ondorio okerrak ekar ditzazkeelako. Igorren txanda, igerilari trebea bezain ona, 200 estilo 2.41.22ko denboran. 200 estilo igeriketako erabateko froga dela esan daiteke, 4 teknikak menperatzen dituzun ala ez ikusi daitekeelako. Horretaz aparte, igeriketan egin daitezkeen biraketa guztiak froga honetan ematen direlako, hau da, eskaera tekniko handiko eta iraupeneko froga da. Kasu honetan Igorrek primeran defendatu zuen teknikoki baina iraupenean aldiz lantzen jarraitu behar dugu hobetu ahal izateko. Oraingoan Borjaren txanda 200 libreetan 2.10.62 lehenengo 100ak 1.03.60an eginik. Iraupeneko froga, abiadura eta iraupena neurtzen direlarik. Norberaren ezagutza eta igeri egiteko erritmoak menperatu behar dira froga honetan. Borjak igerilari bezala bide luzea izango duela ematen du, lan egiteko gogoz eta bere burua ezagutzeko bidean ikusten da hainbeste gustatzen zaizkion neurri desberdinetako frogetan, erdi zein luze.

Deienek 200 libreak bere buruarekiko ziur defendatu zuen belauneko lesio baten ondorioz entrenatu ezin izan badu ere, ez du amore ematen eta 2.32.71ko denboran egiten du. Azken froga, Beñat eta Ainhoak 100 estilo egiten dute igeri eta beraien denborak 1.07.94 eta 1.20.79. Froga honetan abiadura handia behar dute lau estiloetan eta lan handia kontzentrazioan. Amorruz eta norberaren izaeraz defendatu dutelarik. Arratsaldean, Borjaren froga, berak baino ez duelako parte hartu izan. Nekez baina ilusioz 400 libreak. Iraupeneko froga, eta paseak neurri neurrian neurtuta botatzen da uretara. 4.36.90ko denbora ezin hobea, gure helburutik gertu, Espainiako neguko txapelketa. Neska-mutilak, lanean gogor jarraitu behar dugu, hau hasi besterik ez da egin.

Animo eta gure helburuen bila

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide