Aurreko larunbatean urtarrilak 13, Igeriketa Laudioko igerilari eskolarrek egun polita pasatu zuten, musika eta ondo pasatzeko gogoa izan ziren protagonistak.
Jarduna txikienekin hasi zen, Haizea Vivaracho, Ane Bárcena, Ane Redondo, Lexuri Mendiguren, Alazne Fernández, Eider Eguia, Nile Navarro, Maialen Prado, Asier Uribarri, Urtzi Pikaza, Kerman Abiega, Markel Urquijo, Alain Urquijo, Eneko Lastra, Ibai Prado, Markel Ruiz, Iker Riestra, Ekain Araujo eta Aner Gonzalez izan ziren hasiera eman zutenak krol eran 25 metro igeri eginez erakustaldi bezala. Azken hilabeteetan egindako hobekuntzak eta ondo egindako lana agerian utziz.
Lehiaketak 100 estiloekin jarraitu zuen, non Alize Lopez, Xabier Reoyo, Ixone Mendiguren, Lucia Redondo, Eukene Mendiguren, Aroa Zaballa, Iharte Basaldua, Lore Aguirre, Sara El kahli, Lierni Alonso, Irene Abiega, Sua Basaldua, Eguzki Otaola, June Uribarri, Maider Vicario, Iraide Urquijo, Joane Ortiz de Zarate, Ainhoa Ortiz de Zarate, Naroa Fernández, Oihane Pikaza, María Figueroa, Nerea Resa, Maider Escobar, Maider Valle, Ainhize Velez, Juan Barrenetxea, Markel Villanueva, Martin Arberas, Ismael El kahli, Gari Salazar, Unai Vivaracho, Beñat Leniz, Andoni Arberas, Beñat Sanchez, Julen del Rio, Danel Onieva, Xabier Arranz, Unai Burutxaga, Jon Ozaeta, Ixai Fernandez, Borja Samaniego eta Danel Martin izugarri ahalegindu ziren eta lau estiloetako trebeziak erakutsi zizkiguten. Froga hau, esaten dugun bezala, ez dira 100, 4 x 25 baizik, igerilekuko luzera bakoitzean estilo desberdin bat egiten delako eta bakoitzetik gure hoberena atera behar dugulako, hobeto datorkigun estiloan aprobetzatuz besteetakoa kaskarrago egiten bada ere. Gogotsu egin dute lan eta baita lortu ere, batez ere hainbeste beldur ematen dieten biraketek, bizkarretik bularrerakoa hain zuzen ere... bi besakadekin helduko naiz edo hiru eman beharko ditut? Eta bat gehiago emanda, horma jotzen badut? Guztiok izan ditugun beldurrak dira eta experientziak ematen du ziurtasuna lortu ahal izateko.
Lehiaketa aurrera doa 50koekin. Igerilari bakoitzak nahi duen estiloan egiten du igeri 50 metrotan, hots, gustoren duen estiloan domina lortzeko.
8 x 50 krol mistoko erreleboa izan zen jarduneko politena. Zeuden 6 klubek 8 igerilari sartzen zituzten uretan. Errelebo honen asmoa, sexu eta kategoria desberdineko igerilariek erreleboak eta giro ona partekatzea da; honek kiroltasuna ematen baitu.
Jarduna sariekin bukatzen da, dominak, kopak eta espero ez zituzten zenbait oparirekin (kolektibo desberdinek emandakoak).
Jardun dibertigarria edonola ere, non guraso zein igerilariek parte hartu izan zuten familia haundi honek aurrera egin dezan.
Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagaitik, juntari ere antolakuntzagaitik, entrenatzaileei beraien arteko giro ederragaitik, baina batez ere gure arraintsoei, egunez egun hobetu ahal izateko eta dena primeran ateratzeko egiten duten ahaleginagaitik
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.