FEDERATUEN ETA AZKEN URTEKO ESKOLARREN 3. JARDUNALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko urt. 22a, 10:47

FEDERATUEN ETA AZKEN URTEKO ESKOLARREN 3. JARDUNALDIA Urtarrilaren 20an, bai federatuak baita azken urteko eskolarrak ere Mendizorrotzara joan ginen. Jardunaldia ez zen batere gaizki hasi. Borja Samaniegok 100 libreak igeri egin zituen 57.97 denboran,denok harridura aurpegiarekin utziz. Nahiz eta irteera motela izan eta lehenengo 25 metroetan abiadura handirik lortu ez, hurrengo metroak ikaragarriak izan ziren. Borjak Espainiako udako txapelketarako minimoa lortu zuen. Ondoren Joane Ortiz de Zarate, Ixone Mendiguren eta María Figueroak 100 libreak igeri egin zituzten, 1.20.0, 1.10.28 eta 1.16.96 hurrenez hurren. Igor Lombrañaizan zen 100 libre igeri egin zituen lehenengo federatua. Igor, %100ean ikustera ohituta gaitu eta atzo ikusmira guztiak apurtu zituen, bere denbora ia bi segundotan jaitsibaitzituen 100eko proba honetan, 1.00.95 igeri eginez eta Euskal Herriko minimoa lortuz.Ondoren Uxue Ortizenlehenengo txapelketa, igerilari langilea, 100 metro libreak 1.17.74ko denboran igeri egin zituen.

Deiane eta Iraia hurrengoak izan ziren, azkar igeri eginez, baina ez haien markarik onenetan, 1.04.1 eta 1.05.4 izanik beraien denborak. Atseden gutxirekin eta oraindik bihotza taupada arinekin, Uxue Ortizek berriro ere igeri egiten du, oraingoan 50 bular frogan. Froga motza baina irristaketen zailtasunekin. Uxuekondo menperatzen duen estilo honetan 48.30eko denbora egin zuen. Berriro ere eskolarren txanda, Borja Samaniegok, 100 libreko sentsazio onarekin eta motibazio altuarekin, 50 tximeleta igeri egiten du 29.58ko denboran. Froga azkarra eta inprobisatzeko denborarik uzten ez duen froga dugu 50 tximeleta. Hori dela eta gauza batzuk hobetu behar ditugu, halere, lortutako denbora ikaragarri ona da, are gehiago, orain dela hilabete gutxi froga honetan egin zuen denborasegundo bat baino gehiagotan murriztu izan du. Froga azkar batetik froga mantso batera, 200 bular. Oraingoan María Figueroa etaJoane Ortiz de Zarateizan ziren parte hartzaileak. Esan beharra dago nahiz eta froga mantsoa izan, teknikoki zailtasun asko dituela. Denborak, Mariak 4.01.75 eta Joanek 4.00.29. Jardunaldia aurrera doa eta bizkarreko igerilarien txanda dator. Igor Lombrañak 100 bizkar, azkar igeri egiten du, irteeran labandu zen arren, batere txarto ez dagoen 1.14.86 denboran igeri eginez.

Nesken txanda dator, Iraia Andinoeta Ainhoa Ugarriza, bizkar estiloan trebeak diren bi igerilari baina estilo oso desberdinak dituztenak. Iraiakadentzia handikoa eta erritmo konstantearekin, Ainhoa aldiz, kadentzia gutxikoa baina indarrezko heltzeekin. 1.15.43 eta 1.17.96ean igeri egin zuten hurrenez hurren. OndorenAinhoak 50 tximeleta, abiadura-lasterketariok oso gustoko dugu froga hau, oraindik arnasketa urduriarekin 33.92etan igeri egiten du. Jardunaldiaren azkenengo froga,Maier Salazarrek 800 libre igeri egingo dutaldeak lagunduta.Maiertaldearen babespean egongo da froga osoan zehar. Igeriketa konstantean Maierrek 400 metroko neguko Euskal Herriko minimoa lortzen du Euskal Herriko neguko txapelketara joan ahal izateko 5.20.03 denborarekin eta froga osoko denbora 11.13.65 izan zen. Zirrara handiko, froga ugariko eta marka minimo batzuk lortu genituen jardunaldia izan zen. Balorazio positiboarekin itxi genuen 3º jardunaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide