Joane Ortiz de Zaraterekin hasi genuen jarduna, 100 bular egin zuen igeri eta bere marka 2 segundutan jaitsiz 1’54”37 izan zen bere denbora. Gero Maier Salazarrek egin zuen igeri bere marka hoberena ere segundu batean jeitsiz, 1’30”99.
Hurrengoa Ixone Mendiguren, bere denbora 100 bizkarra igeri eginez, 1’21”, honekin Euskal Herriko gutxienekoa lortuz. Zorionak Ixone!!
Oraingoan Uxue Ortiz 100 metro libreetan bere aurreko asteko denbora bi segundutan gutxituz, 1’15”5 izan zen bere denbora. Sinestezina!!
Gero Maria Figueroak 1’16”7tan egiten du igeri. Honen atzetik, Maier Salazar eta Deiane Duarte. Bi igerilari hauek elkarrekin egiten dute igeri serie berean. Maier 1’09” eta Deianek 1’03”ko denbora 30’0ko pasearekin. Deiane Espainiako minimotik gertu geratzen da, baina daukan gogoarekin eta nola entrenatzen duen ikusita, ez dugu askorik itxaron behar izango.
Hurrengoa Borja Samaniego izango da, honek tximeleta estiloan 100 metro egiten ditu, bere denbora, 1’05”8, hiru segundutan jaitsiz eta Espainiako minimoetatik oso oso gertu 1’04”34
Berriz ere gizonezkoen 100 libreak, bertan, Igor Lombraña eta Borja Samaniego. Igorrek bere denbora hoberena errepikatzen du, 1’00”9 eta Borja minutuaren azpitik 59”4. Biak pase arinekin; Igorrek 29”1 eta Borjak 28”2.
Orain klubeko estilisten ordua, Joane Ortiz de Zarate, Maider Vicario, Maria Figueroa, Ainhoa Ugarriza e Ixone Mendiguren. Joaneren denbora, 1’38’’76. Maiderrena 1’33’’73 bere markarik hoberena bi segundutan hobetuz. Mariak 1’32’’86, Ixonek 1’26’’42 eta Ainhoak 1’15’’95 bere markarik hoberena 7 segundutan gutxituz. Oso ondo neskak!
Igorrek berriz egiten du igeri 100 estiloan, aurreko astean bezala, baina oraingoan bere denbora hobetuz, 1’13”9.
Tartetxo bat egin eta taldeko emakumezko federatuak 4x50 libre egiten dute igeri. Maier, Uxue, Ainhoa eta Deiane 31”01, 34”02, 30”6 eta 29”1 hurrenez hurren eta guztira 2’04”73. Ondo!
50en txanda. Uxue eta Maiderek 50 blular-igeriketan. Uxue hobetzen eta erlaxatzen doa, hori irristatzeetan ikusten da, aurreko astekoak baino hobeagoak, bere denbora 44”1. Maiderrena 49”8.
Klubeko eskarmentuko bizkarlariak, Ainhoak, 50 metro azkar egiten du igeri, 35”5tan, Euskal Herriko minimotik gertu, 33”69. Animo Ainhoa lor dezakegu!
Gizonezkoen 50 libre eta bertan dago Igor bere aurkakoa den Zallako mutilarekin lagun min egiten. Oso emanaldi polita egiten dute. Urduri jartzen gaituzte biraketan sarrera batera eginez, bata bestearen ondoan igeri eginez eta helmuga ia-ia aldi berean eginez. Baina azkenean Igorrek irabazten du 28”0ko denborarekin eta bere marka segundu batean hobetuz. Bukatzerakoan beraien arteko agurra oso hunkigarria iruditu zitzaigun. Kiroltasun ederra!
Nesken 50 libreekin jarraitzen dugu. Uxuek aurreko astean baino segundu t’erdi azkarrago igeri egiten du 33”7ko denborarekin. Ondo baino hobeto!
Maider ere ez da atzean geratzen eta bere marka 4 segundutan hobetzen du, 38”1. Aúpa!
Maierrek 32”4ko denbora eta Deianek bere helburua lortzen du, 30”tik jeistea, hau da, Deianek 29”4ko denboran bukatzen du froga. Ikusgarria!
Jarduna bukatzen goazela 50 tximeleta heltzen da. Ondarru I. T.n igeri hasi zen igerilaria eta gaur egun Getxoko taldean parte hartzen duen Mikel Iriondo izango da Borjaren aurkaria. Igerilari ona, estatu mailan denbora minimoekin… Borjak alde ona bilatzen du eta ez da kikiltzen; badaki horrelako igerilari batekin igeri egiteak gauza onak baino ez dizkiola ekarriko, eta bere denbora hobetzeko lagungarria izango dela. Borjak azkar egiten du, 29”8.
Nesken txanda: Joane, Maria, Deiane eta Ainhoak 45’’3, 44’’4, 35’0 y 34’’4 denborekin egiten dute igeri hurrenez hurren.
Jarduna ikasle diren Ixone, Maider, Maria eta Joanek izten dute 4*50 estiloetan. Ixonek bizkarra 40”2ko denboran, Maiderrek bularra 50”5, Mariak tximeleta 42”6 eta Joanek krolean 42”0. Denbora osotasunean 2’52”55.
Pozik bukatu genuen jarduna, giro ona, denbora onak eta trofeo asko. Datorren urtean bueltatuko gara!