KRONIKA -- ARABAKO ESKOLA KIROLEKO JARDUNALDIA (IRAUPENA)

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko ots. 8a, 10:29

Iraupen txapelketan neskek 800m libre eta mutilek 1500m libre egin zuten. Neskekin hasi zen jardunaldia,. Oihane, Lore, Joane, María F eta Ixone ausartu ziren froga honetara.Primera egin zuten bostak, oso froga gogorra da denbora ona lortu nahi baduzu, edonork ez du balio iraupen luzeko froga hauek egiteko. Ixone Espainiako gutxieneko marka egiteko saiakera egin zuen, eta nahiko urrun geratu zen arren, Euskal Herrikoa soberan autsi zuen. Maríak denbora ona egin zuen, baina berak badaki estiloa hobetuz gero, guztiz hobetuko lukeela, ez dakit zelan aguantatu zuen hainbeste besakada ematen! Animo Maria, oso ondo egin zenuen, imaginatu estiloa pixkat aldatzen baduzu zein ondo egingo zenukeen! Joanek ere saiakera handia egin zuen, oso erritmo konstantea eraman zuen eta seguru asko pixkat gehiago eman ahal zuen, azkenengo luzea sprintean egin baitzuen, baina hala ere, ondo egin zuen. Lore, bere lehenengo 800ak izateko, primerakoa izan zen, erritmo ona eraman zuen eta estiloa ere, kortxeraren pare parean zihoan eta horrek frenatzen zuen, hurrengoan espero dugu erditik joatea. Oihane ere ausartu zen ia hilabete batez gaixorik egon bada ere. Nik espero nuen baino askoz hobeto egin zuen, oso marka ona lortu zuen, estilo onarekin eta erritmo are hobeagoarekin. Primeran neskak! Amaitzeko, Borjak 1500 metroak egin zituen. Beti esaten dugun moduan, plazer handia da bera igeri egiten ikustea. Entrenamenduetan asko ahalegintzen da eta emaitzetan isladatzen dira gogo horiek. Espainiako gutxieneko marka autsi nahi zuen, baina 30 segunduetara gelditu zen! Hurrengoan lortuko du ziur, 50metroko segundu bat jeistea baino ez du egin behar. Animo Borja!

EMAITZAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide