KRONIKA - DENBORA HARTZEA D.N.PORTUGALETE

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko ots. 20a, 08:11

Iragandako otsailaren 18an, igandean, Portugaleteko nautikak antolatzen duen denbora hartzeetan egon ginen. Familiarteko giro lasaiean egin zuten igeri Laudioko Igor Lombraña, Beñat Gutiérrez, Borja Samaniego, Ainhoa Ugarriza, Iraia Andino, María Resa, Deiane Duarte, Maier Salazar, Joane Ortiz De Zarate eta María Figueroa igerilariek.

Igor Lombrañarekin hasi genuen jarduna, 100 bizkarra, 34.4 lo pase azkarra eta guztira 1.12.3 bere denbora segundu batean hobetuz. Hirugarren 25ª gogorra egiten da, baina nortasune defendatzen du froga. Aupa Igor!

Gero klubeko emakumezko federatu guztiak batera serierik onenean, Ainhoa Ugarriza eta Iraia Andino elkarrekin doaz frogan. Ainhoa Ugarrizak aurreko lehiaketarekiko, 2 segundu gutxitzen du 50eko pasea. Ainhoa bagoaz gure helburuetara hurbiltzen, animo! Iraia bere marka onenetik oso gertu, lan ona!Maier Salazarren denbora 1.20.6 eta María Figueroarena 1.27.8. Burlar-igerilarien txanda, Maria Resa eta Joane Zortiz De Zarate. Mariak Zallako gidaria zeraman, Leire Maruri. Lehiakide gogorra izan arren lagungarria ere, bazeukalako nor jarraitu.Maria Resak 1.30.4ko denbora egiten du bere igeri erritmoa hobetuz baina alde teknikoan badago zer hobetu, animo Maria!

Joanek 1.54.6ko denbora bere marka segundu erdian hobetuz, gainera, dagoeneko biraketak bi eskuekin menoeratuak dauzka. Dena kontrolpean! Hiru mutilen txanda 100 libreetan. Elkarrekin egiten dute igeri, oraingoan bata bestearen kontra, baina bukatzerakoan ohikoa den kiroltasunera bueltatzen dira elkar eskua luzatuz. Denborak,Beñatek 57.4, Borjak 57.56 eta Igorrek 1.01.98. Beñatazkar eta ausart basteen gida da baina Borjak orpoz orpo jarraitu en du eta gero Igor.Borjak EH minimo absolutualortzen du 57,96, pozik ateratzen da uretatik. Espainako rankingean bere posizioa bostgarrenetik bigarrenera igoz. Oso ondo mutilak! Leherkor eta ausart!

Nesken txanda 100 libreetan. Deiane Duartek, Maier Salazarrek, Iraia Andinok, Ainhoa Ugarrizaketa María Resak elkarrekin egiten dute igeri. Deiene lehiaketa buru, 1.03.8, Espainikao udako gutxienetik segundu eta erdira, Iraia 1.05.1, Ainhoa 1.07.8, María 1.09.8 etaMaier 1.11.11. Animo neskak, bidea gogorra da baina denborak bide onetik doaz!

Oraingoan 100 estilo Beñat eta Borjarekin. Igeria ikusgarria hasieratik amaierara, larrua uretan uzten dute. Beñat EHko minimotik segundu erdira 1.08.8ko denborarekin eta Borjak EHko minimoa lortzen du 1.10.2ko denborarekin. Jarduna emakumezkoen 100 estiloekin bukatzen dugu, non, María Figueroak eta Joane Ortiz de Zaratek igeri egiten duten 1.32.0 eta 1.40.27kodenborekin. Jardunaldi laburra baina bizia, Borja Samaniegok EHko bi minimoekin, 100 libre eta 100 estiloetan eta bigarren postu bat Espainiako 100 libreen rankingean.

Denborak bide onetik doaz, baina garrantzitsuena, egiten dugunarekin gozatzen dugula eta minimoak lortzea erraza izan ez arren, ez dugu etsiko! Aupa ekipo, aupa Laudio!

EMAITZAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide