KRONIKA ETA ARGAZKIAK -- NEGUKO UMEEN MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko api. 6a, 09:48

Martxoaren 25ean goiz atera ginen etxetik, 640 km genituelako aurretik gure helmugara heltzeko, Pontevedra. Distantzia alde batera utziz, gure bidaia pozik egin genuen, esperientzia ederra izango zela bagenekielako. Pontevedran izango zen neguko 2018ko Espainiako txapelketa, bertan, gutxi-gora-behera 540 igerilari elkartu behar genuen. Gutariko bakoitzak helburu desberdin batekin. Batzuk podiuma, beste batzuk Europako minimoak lortzea, beste batzuk txapelketako errekorrak gainditzea, eta beste askok disfrutatu eta hurrengo txapelketetarako eta kirolari bezala hazi araziko dizkigun zenbait eskarmentu eman ahal dizkigun esperientzia lortzea. Gure helburua esperientzia aberasgarria bizitzea eta kirolari bezala hazi eta gainera ondo pasatzea eta lurrardeko hoberenekin lau egun partekatzeko aukera izatea. Ez dugu ahaztu behar, egiten ditugun emaitzak, onak edo txarrak izanda ere, daukagun aukera hau ez digula inork kenduko. Nirekin egunero lan egiten duzuenok badakizu nola pentsatzen dudan eta zeintzuk diren nire lehentasunak kirolari dagokionean, beraz, kronika hau poztasunaren ingurutik bideratuko dut eta ez dut ezta denborarik ezta markarik aipatuko. Igeriketa Laudioko igerilariak diren Deiane Duarte 100 libreekin eta Maier Salazar 400 libreekin izango dira gure klubeko ordezkariak txapelketa honetan. Biak oso pozik eta harro estatu mailako txapelketa hain garrantzitsura heltzeagatik, oso serio hartzen dituzte frogak eta dakiten bezain ondo egiten dute. Aurreko kronika batean esan nuen bezala, txapelketa bat irabaztea edo Espainiarako gutxienezko bat lortzea ez da denboraldi baten islada eta igerilariek badakite. Bidea gogorra eta sakrifikatua da. Agian batzuk behin baino gehiagotan helduko gara edo agian inoiz ez gara Espainiako txapelketa batera iritsiko, baina guztiok izango dugu igeriketaren mamia, borrokatuko gara eta gure barruko onena atera al izango dugu. Eta egia esan hori da haundi egiten gaituena, gure barruko hoberena ateratzen jakitea eta baita disfrutatzea. Uretatik kanpo ere gauza asko partekatu genituen, igerilari, entrenatzaile eta gurasoen arteko loturak gertuagoak izateko. Hainbeste ordu eta momentu partekatzen diren txapelketa hauetan lortzen dira egunerokotasunean edo beste modu batean ezinezkoak izango ziren lotura bereziak. Gure ahuleziak eta sendotasunak ez gaitu sentikor egiten, justu kontrakoa, garen bezalakoak agerrarazten gaituzte, gure barne-ezagutzera eramaten gaitu eta besteek ere gu ezagutzeko bidea zabaltzen dugu, horrela gure emozioak eta tentsio momentuak ezagutu eta gestionatzen lagundu gaitzakete. Txapelketa honetan asko ikasi dut, eta laburpen bat egin beharko banu, honela egingo nuke: "Esfortzua, sakrifizio, sari, gozamena, barreak, janaria, paseoak, Pontevedra, O Grove, itsaski-janak, Don Pepe, Kalabaza krema, amamaren tarta, musuak, emozioak, masajeak, kirioak, hitzaldiak, motibazioa, kirola eta kiroltasuna, adiskidetasuna"

ARGAZKIAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide