KRONIKA eta ARGAZKIAK -- XVI. GETXOKO TROFEOA

Erabiltzailearen aurpegia Igeriketa Laudio 2018ko api. 30a, 12:09

Apirilaren 14an Bizkaiara goaz Getxoko klubak antolatzen duen XI. trofeora. Jardun bikoitzeko federatu lehiaketa bat, non gure helburua banakako bi froga igeri egitea eta errelebo misto bat den. Getxo, Santurtzi eta Galdakaoko klubak handiak eta igerilari ugarikoak dira eta trofeorik lortzea ez genuen aurreikusten, baina, ikusteko dago nola bukatzen den trofeoa, sorpresatxo onen bat agian izango dugulako. Gure igerilarien artean, Ainhoa Ugarriza, Iraia Andino, Uxue Ortiz, Deiane Duarte, Maria Resa, Igor Lombraña eta Beñat Gutierrez. Igerilari bakoitzak froga bat egingo du jardun bakoitzean. Lehena igeri egiten Maria Resa 100 tximeletako frogan. Indar handiz hasten ditu lehenengo 50ak, gorputzaren kokapen oso ona, gorputza gorantz eta besoetako erritmo oso onarekin. Azken 50 metroetan ostikaden falta nabaritu genuen eta erritmoa txikituz doa. Mariak 1.23.12ko denbora egiten du. Mutilak protagonista bezala, 200 libreetara pasatzen gara. Igor eta Beñat dira froga hau defendatuko dutenak.

Igorrek 100 metroak 1.03.75, guztira 2.12.02, bere marka, 2.13.47, jeitsiz. Osa froga bukaera ona Igor! Beñatek 100eko lehen pasea 58.55 eta bigarrena 1.04.69, osotariko denbora 2.03.24. badakigu hirugarren 50a gogorra dela baina tematu behar dugu, horrek lagunduko baitigu gure denbora hobetzen. Animo Beñat. Ainhoa e Iraiaren txanda. Ainhoa da lehena 200 libreak igeri egiten. Apur bat astiro bere lehen 100ean, 1.13.44. Kontutan izan behar dugu lehenengo 100eko pasean galtzen duguna ezin izango dugula berreskuratu gelditzen zaigun froga osoan zehar, horregatik da hain garrantzitsua indartsu ateratzea. Bigarren 100a 1.16.6 eta guztira 2.30.7. Iraia gogotsu ateratzen da eta lehenengo 100ak 1.07.0ko denboran eta bigarrena 1.12ko denboran. Guztira 2.20.99. Pozik ateratzen da uretatik, bere sentsazioa ona izan da. Izterretako erresistentzia falta duela komentatzen digu. Ondo igeri eginda Iraia.

Gero Uxue 100 metro bular-igeriketan. Pasea 44.38ko denboran egiten du eta guztira 1.36.56. Uxue bere markak txikituz doa, aurrekoan 1.37.17ko denboran egin baitzuen. Oso ondo Uxue, gure gabeziak hobetu behar ditugu, biraketak hain zuzen ere. Deiane da jarduna izten duena 200 estiloekin. Deiane igerilari langilea da, serio hartzen du bere lana eta ez ditu metroak hurrengo egunerako uzten. Nabaritzen zaio bolumen fasean dagoela eta zerbait nekatuta. 200ak bere marka baino gorago igeri egiten du 2.49.89. Lasai Deiane helduko zaizu denbora hori zorrozteko momentua. Arratsaldea oparokoa aurkezten da. Jarduna Iraia eta Deianek hasten dute, elkarrekin egiten dute igeri 400 libreko seriean. Gure helburua gure marka hoberenaren ingurutik ibiltzea da. Horrela egiten dute. Iraia gogor ateratzen da, bere helburua podiuma lortzea da eta 4.55.45ko denboran igeri egiten du. Deiane lasaiago ateratzen da, agian beldur zen goizeko nekea gogoratuta. Iraiaren atzetik doa baina ikusteko gai da eta azken 100 metroetan jarraitu egiten dio eta ez da atzean gelditzen. 4.56.0ko denbora. Oso ondo neskak! Beñatek 400 libreak egiten du igeri, paseak, 1.03.7, 1.08, 1.07 eta 1.08 guztira 4.28.07. Jardunaren bukaerara goaz eta azken frogarekin, 100 libreak. Uxue da lehena igeri egiten. Bere denboran egiten du, 1.14.54, baina igeri ikusten dugunean, guztiok dakigu bere denbora lasai asko gutxitu dezakeela. Izan genuen arazo bakarra betaurretako ura izan zen, ezin izan genuen % 100ean igeri egin. Lasai Uxue, hori guztioi gertatu zaigu, gertatzen diren gauzak dira. Mariak 100 metroak 1.08.4ko denboran egiten du. Helduera gogotsua egiten du, lehenengo pasea hobetu daitekeen arren, ondo igeri eginda dago. Igorren txanda. Bere helburua 100 libreko denbora jaistea, minutuaren azpitik. Esanda eta eginda. Pase azkarra, 28.3 eta bere kemena mantentzen du eta azken denbora 59.87. Lortu duzu Igor! Larunbata bukatzeko, hain gogoko dugun errelebo mistoa. 4 x 50 estiloak. Iraia, Igor, Deiane eta Beñat dira froga defendatuko dutenak. Denborak 36.45, 39,2,34,2 eta 25,8 frogaren azen denbora 2.15.55.

ZORIONAK TALDE, AUPA LAUDIO! Dutxara joan baino lehen, sari banaketa. Iraia eta Beñat izan dira podiuma lortu dutenak. Lan guztiek dute bere saria. ZORIONAK BIKOTE, MEREZI DUZUE!

ARGAZKIAK
EMAITZAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide