Ekintza nagusia teniseko klaseak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira. Beste alde batetik, ingelesa praktikatzeko espazioa egongo da, bai gelan eta baita kanpoan ere, modu ludiko eta didaktikoan, irakasle tituludunarekin.
Multi-kirolak ere bere tokia izango du kanpusean. Bertan kirol ekintza ugari aurrera eramango dira neskek eta mutilek hauen oinarri teknikoak proba ditzaten.
Kanpusaren prezioaren barruan Gardeako kiroldegirako bidaia, eguneko hamaiketako, kirol jantziak eta zenbait gehigarri sartuko dira.
Familia guztientzako beherapena egongo da, bigarren anai-arreba %30ko deskontua izango du. Plaza kopuruak mugatuak izango dira, gehienez 40 neska eta mutil jasoko ditugu hamabostaldi bakoitzeko. Gainera, aste soilak aukeratzeko aukera eskainiko dugu kanpusean.
Plaza erreserbatzeko eta edozein informazio jasotzeko ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan 695 776 630 (Andoni Agirretxe) telefonoaren bitartez edo Laudio tenis Klubaren postaren bitartez: info@laudiotenis.com. Izena emateko epea ekainaren 10an bukatzen da. Ez zaitez plaza barik geratu!