Urriaren 11tik aurrera, Laudio Xake Taldeak abian jarriko ditu hainbat ikastaro larunbat goizetan. Hirugarren urtez jarraian Laudioko Kultur Etxean arituko gara.
Kurtsoak zazpi urtetik gorako gazteentzat zuzenduta daude. Inskribatutakoen arabera taldeak sortuko dira. Ez izan lotsati eta ekiozu burmuinari!